Ruzabal Junta
 
 
 
 

Lau dira Bizkaiko Ruzabal Junta osatzen duten herrixkak: Belandia, Lendoñogoiti, Lendoñobeiti eta Mendeika. Juntari buruzko agiririk zaharrenak XV. mendekoak dira. Bertako auzoak jada XIII. mendeko agirietan aipatzen ziren, eta Erdi Aro osoan Gaztelatik Aiarara eta Kostara bidean, pausaleku garrantzitsu bihurtu ziren.

Junta horretako lau auzoek 17 km2-ko azalera dute, eta Urduñako barrutiaren erdia adierazten du horrek. Ibilbide hau egiterakoan, hainbat garaitako eta estilotako elizak eta dorretxeen hondakinak, ermitak eta Urduñako jende ospetsuaren jaiotetxeak ikusiko ditugu, natur ingurune ikusgarri batean bilduta guztia, Gorobel mendizerraren oinetan alde batetik, eta Aiara bailarara begira jarriko gaituen balkoian, bestetik.

53. AGROEKOLOGIA FOROA
Urduņako Garapen agroekologikoan parte hartu nahi duten pertsonei zuzendutako foroa.... +Informazio gehiago

EKOIZPEN
- Frutikultura ekologikoari buruzko jardunaldi zikloa. - Baratza ekologiko ikastarroa.... +Informazio gehiago