Monumentuak
 
 
 
 

Urduñako hiriaren alde historikoak kultur ondasun izaera du, Eusko Jaurlaritzaren dekretu batek dioenez, eta 1997an multzo historiko-monumental izaera hartu zuen. Gaur egun izendapen hori hedatzeko prozesua zabalduta dago. Bizkaiko Erdi Aroko alde historiko handiena da, eta bere harresien hondarren artean monumentu erlijioso eta zibil ugari ditu, Bizkaiko ondarearen barnean izugarrizko balioa dutenak.

GOTORLEKUA ETA HARRESIAK

Oinplano laukizuzena duen eraikina da, eta 1.500 metro karratu baino gehiagoko azalera du barrualdean. Hiriguneko esparruetara sartzeko zazpi ate zituen, eta horietatik bat gorde da: Ate Iluna, udaletxeari lotuta dagoena.

SANTA MARIA ELIZA

Eliza-goterleku izaerako tenplua da, hiriko harresiarekin defentsarako multzo modura baitago osatuta. Absidearen eta burualdearen kanpoaldean erronda egiteko ibilbide bat du. Euskal estilo gotiko zorrotzeko tenplu hau eraikin handia da, eta zatirik handiena XV. Mendean egin zen, hiru nabe eta balio handiko kapelak ditu.

ORTES BELASCO JAUREGIA

Berpizkunde garaiko jauregia da, izaera militarrekoa. XVI. mendearen amaiera aldera, jauregiaren atzeko aldea handitu egin zen eta zati berri bat erantsi zitzaion, atari eta guzti.

MIMENZA JAUREGIA

Bizkaian jauregi izaera hartu zuen lehenengoetarikoa da, oinplano erretangeluarra du, eta Pizkunde garaiko ataripea du behe solairuan.

DIAZ PIMIENTA JAUREGIA 

XVII. mendeko eraikin barrokoa da, bi dorrekoa; Kale Zaharrak Foru Plazarekin osatzen duen aldean dago kokatuta, eta fatxada nagusia plaza horretan dago, hain zuzen.

BELASCO JAUREGIA

Eraikin handia da, Burgos kaleak eta Gasteizko errepideak bat egiten duten tokian kokatua. Garai batean hirira sartzeko beste ate bat zegoen hor. Hasierako harresiaren zati bat bereganatu zuen.

FAMILIA SANTUAREN ELIZA

Foru kaleak eta Burgos kaleak osatzen duten angeluan dago. Jesuiten tenpluek izan ohi duten handitasuna erakusten duen eraikina da. Interes haundiko erretaulak dituen eraikin barrokoa da.

UDALETXEA

Hiriaren ipar-ekialdeko ertzean dago, Foru Plazan. Garai desberdinetako bi eraikin elkartzen ditu. Alde batetik, Erdi Aroko dorrea, harresiaren zati zaharra, eta bestetik, Barrokoko eraikin neurritsua.

ADUANA

Foru Plazaren mendebaldeko zatian dagoen eraikin neoklasikoa da; oinplano laukizuzena, barrualdeko patioa, zirkulazio gurutzatua eta hiru solairu ditu. Manuel Carrera arkitekto gipuzkoarrak egin zuen 1787tik 1792ra bitartean, Karlos III.aren eta Karlos IV.aren erreinaldietan.

Zerga zereginetarako sortutako etxe hau hainbat zereginetarako erabili izan da, barrualdeko aduanak desagertu zirenetik: kuartela izan zen garai batean, eskola gero… Gaur egun berritu egin da eta hotel-bainuetxea egin da bertan.

FORU PLAZA

Ia hiribildua sortu zeneko plaza hau, argi eta garbi, merkataritzarako sortutako gunea da; gune harrigarria, bai duen neurriagatik eta baita perimetro osoan zabaltzen diren arkupe eta ataripeengatik ere. Bi ezaugarri horiek ez dira oso ohikoak Bizkaiko gainerako hiribilduetan, eta hainbat garaitako eraikinen aniztasunari halako batasun bat ematen diote.

ELIZA ZAHARREKO ANDRA MARIAREN SANTUTEGIA

Eliza Zaharreko Andra Mariaren irudi gotikoa, 1639tik herriaren zaindari denarena, babesten da bertan. Tradizioak dioenez, masustondo baten gainean agertu zitzaion Andre Maria artzain bati. Gaur egungo santutegiak, 1782an inauguratu zenak, aurreko santutegi bat ordezkatu du, eta haren ojiba-portale gotikoa gorde da, Berpizkunde garaiko portalearen azpian.

TXARLAZO MONUMENTUA

100 urte bete berriak dituen honetan, monumentu honek, Espainiako estatuan hormigoi armatuaren teknika erabiliz egindako lehenengoetarikoak, hiriaren zaindariari egiten dio omen: Eliza Zaharreko Andra Mariari. Monumentuaren muturra inguratzen duen begiratokitik Urduñako bailarak osatzen duten kubeta zabala ikus genezake.

53. AGROEKOLOGIA FOROA
Urduņako Garapen agroekologikoan parte hartu nahi duten pertsonei zuzendutako foroa.... +Informazio gehiago

EKOIZPEN
- Frutikultura ekologikoari buruzko jardunaldi zikloa. - Baratza ekologiko ikastarroa.... +Informazio gehiago