Gure hiria
 
 
 
 

Urduña, Burgosen eta Aiara eta Arrastaria lurralde arabarren artean kokatutako Bizkaiko udalerria, Nerbioi ibaiaren sorburuan dago, eta ibai honek bertatik Bizkaiko lurraldeetarako bidea hartzen du; itsas mailatik 297 metrora dago eta 33,6 km karratuko azalera du.

OROGRAFIA

Mendizerra baten magalean kokatutako hiri hau, ikuspegi administratibotik, Arratia-Nerbioi eskualdeari dagokio, natur eta paisaia ikuspegitik Arabako Aiara eskualdearekin muga egiten duen bailarari badagokio ere; eta ikuspegi horretatik ez du lehenengo eskualdearen antz handirik, eskualde horretan bailara estuak badira ere, Urduñako kubeta lurralde zabala baita, biztanleen, lantzeko lurren eta larreen kokagune paregabea.

Nerbioi ibaiak Gibijo mendizerran du sorburua, eta Nerbioko Haitzetan behera egiten du 270 metroko ur-jauzi ikusgarri batetik, eta hortik Delikako haitzartera egiten du. Bailara ekialdetik gurutzatu ondoren, Urduñatik behera egitean hainbat ibaiadar bereganatuko ditu. Bestalde, Urduñak bere bailaran baditu ur gaziko iturriak (La Muera), burdin ura edo ur sulfurotsua duten iturriak, eta baita aintzirak eta leizeak ere.

KLIMA

Klima mota nagusia ozeanikoa da, hezea eta epela oro har, eta urte osoan egiten du euria. Tenperaturak nahiko epelak dira, minimoak 8-10º-koak eta maximoak 20-22º-koak. Urduñan “El Bollo” edo “Opila” izenez ezagutzen den fenomeno meteorologikoa ere nabarmentzen da: ondoko bailaratik, Burgosko Losa bailaratik, behe laino hotz eta astuna bailarako hutsunetik iragaten denean eta Urduñako tenperatura beroagoekin bat egiten duenean, halako hotz-bero erreakzio bat sortzen da eta behe lainoz osatutako zurrunbilo bat eratzen da, neguan batik bat.

LANDARETZA ETA FAUNA

Landarerian haritzak, pagoak, lizarrak, gaztainondoak, astigarrak, elorriak eta txilarrak izan dira nagusi. Uduñako landareen eta lurzoru moten aniztasunari esker, espezie mikologiko ugari daude, nagusienak, besteak beste, udaberriko perretxikoa.

Basoetan basurdeak eta orkatzak bizi dira, eta batez ere babesa mendizerran duen harrapari horrek, otsoak, azken aldian gure artean bere arrastoa utzi du. Bestalde, sai arreak eta sai zuriak ere ugaldu dira, mendizerrako haitzetan habia eginda.

OSAKETA

Urduñako udalerria hiriguneak berak eta Ruzabal Juntako herrixkek osatzen dute (Belandia, Mendeika, Lendoñogoiti eta Lendoñobeiti); herrixka horiek gobernu organo bereziak dituzte, gainetik hiriko gobernu organoak badituzte ere.

BIZTANLERIA 

Gaur egun Urduñak 4.100 biztanle inguru ditu, eta dentsitatea metro karratuko 120,5ekoa da.

JARDUERA EKONOMIKOA

Zerbitzuen sektorea da nagusi, biztanleria aktiboaren zatirik handienak esparru horretan agiten du lan, hirian turismoak gero eta indar handiagoa baitu. Industria sektoreak birmoldaketa sakona bizi izan du azken urteetan, eta gaur egun bertako industrialdean enpresa ugari daude. Nekazaritzari eta abelzaintzari dagokionez, Ruzabal Juntako herrialdeetan indar haundia du.

53. AGROEKOLOGIA FOROA
Urduņako Garapen agroekologikoan parte hartu nahi duten pertsonei zuzendutako foroa.... +Informazio gehiago

EKOIZPEN
- Frutikultura ekologikoari buruzko jardunaldi zikloa. - Baratza ekologiko ikastarroa.... +Informazio gehiago