UDALERRIA
 
 
 
 

Nola Iritsi?

Urduņa Bilbotik eta Gasteiztik eta, beraz, hiri horietako aireportuetatik, Loiutik eta Forondatik hurrenez hurren, 40 bat kilometrora dago.

Bi hiriburuotarako errepideak onak dira, bidaiak 30 eta 40 minutu bitarteko iraupena daukalarik.

Aldiriko trenak ere zerbitzu bikaina ematen du , ordu erdi inguruko maiztasuna du eta Urduņa eta Bilbo 45 minututan lotzen ditu.

Gasteizera joateko Urduņatik egunero autobus-zerbitzua dago eta Amurriotik maiztasun handiagoko linea bat ere bai.

NOLA HELDU ERREPIDETIK?

Bilbotik
Distantzia: 37Km; Iraupena: 30 minutu.
A-8an 1. kilometroan sartu.
A-8tik A-68rantz atera.
Laudiorako irteeran, 3.irteeran alegia, BI-4516an sartu. Laudiotik Urduņaranzko norabidean 15.9 kilometroan.
BI-625an 16.4 kilometroan sartu.
Urduņako 2. sarbidea (ekialdekoa) hartu, 36.5 kilometroan.
Urduņara heldu, 36.8 kilometroan

Gasteiztik
Distantzia: 38Km; Iraupena: 35 minutu.
N-622an 3.8 kilometroan sartu.
N-622tik atera A-68rantz eta A-2521ean sartu Urduņarako norabidean, 23.4 kilometroan.
Urduņako sarbidera ( ekialdekora) heltzen da 37.5 kilometroan.
Urduņara heldu, 37.9 kilometroan.

ALDIRIKO TRENA

Renfeko Aldiriko C3 lineak Urduņa eta Bilbao Abando geltokia lotzen ditu. Trenen arteko tartea 40 minutu ingurukoa da eta ordutegia on-line kontsulta daiteke.

 

53. AGROEKOLOGIA FOROA
Urduņako Garapen agroekologikoan parte hartu nahi duten pertsonei zuzendutako foroa.... +Informazio gehiago

EKOIZPEN
- Frutikultura ekologikoari buruzko jardunaldi zikloa. - Baratza ekologiko ikastarroa.... +Informazio gehiago