Udal Sailak Eta Zerbitzuak
 
 
 
 


URDUÑAKO ARKUPEA

Urduñako Arkupea S.L. erantzukizun mugatuko merkataritza sozietatea da, eta udalarena da % 100; hau da, Urduñako Udalaren sozietate publikoa da, Batzar Nagusiak eta Administrazio Organoak zuzentzen dutena.

Urduñako Arkupea S.L. sozietatearen helburua hirugarren adinekoei, gazteei eta beste kolektibo batzuei laguntza zerbitzuak ematea da, bai eta zaharren etxeak eta eguneko zentroak ustiatzea edota laguntza zerbitzuak ematearekin lotutako beste edozein jarduera bideratzea ere.

Gaur egun zaharren etxea eta eguneko zentroaren kudeatzen dituzte.

Zaharren etxeak behin-behineko egonaldietarako eta egonaldi iraunkorretarako 55 pertsonarentzat du lekua. Udalerriaren erdigunean dago kokatuta, San Frantzisko auzoko 1 zenbakian, eta eraikinak inguruan lorategia eta pasagune pribatuak ditu. Arreta psikogeriatrikoko zerbitzuak, ile-apaindegi zerbitzuak, podologia zerbitzuak eta abar ditu.

Eguneko zentroari dagokionez, 2006an lanean hasi zen, eta gure udalerriko zaharren artean gero eta handiagoa den eskari horri erantzun egokia ematen dio. Gernika enparantzako 7 zenbakian, behean, dago, bizitegi izaerako inguru bikain batean, Urduñako alde historikotik oso gertu.

Urduñak eraso sexisten kontrako kanpaina bat abian jartzen du
2012-04-12
“Urduñan, eraso sexistarik gabeko jai parekideen alde gaude” Jaiak DENONTZAT dira, emakumeok ere gozatu nahi ditugu! ... +Informazio gehiago

Urduñak 20.000 bisitari izatea espero du 2012ko Otxomaioetan
2012-04-12
... +Informazio gehiago