Ibilbideak
 
 
 
 
Urduña haranean zeharreko ibilbideak : paseatzeko eremua
Gorobel edo Salbada mendilerroaren harresi naturalaren behealdean dagoen Bizkaiko txoko horretako orografia bereziak hamaikatxo aukera ematen digu oinez, bidexka eta bideetan zehar, bailara ezagutzeko. Bertan mendia eta natura azaltzen zaizkio bisitariari, hala ondoko Aiaratik edo Gasteiztik baldin badator nola Burgoseko Losatik abiatzen bada.

Mendizaleentzat Txarlazo ( 927 m.) eta Tologorrirako ( 1066m.) igoeren moduko ibilbideak topatuko ditugu. Mendi horretako “ Senda Negra” izeneko zidorrak –malkartsua eta basoz zipristindua bera- posible egiten digu panorama ederra erakusten duen ibilbidea egitea: behin Urduñako mendatea igota, oinez Salbada mendilerroa edo Gorobel gailurreriatik zeharkatzea.

Paseo lasaiak maite dituztenei edota oinez nahiz bizikletaz umeekin egiteko moduko ibilbideak bilatzen dituztenei haranaren arro zabalak mota askoko aukerak eskaintzen dizkie. Nabarmenetako bat da erdialdetik atera eta Arbieto aisigunean amaitzen den bidezidorra, Nerbioi ibaiarekiko paralelo doa eta ibilbide osoa uraren murmurioak lagunduta egiteko aukera ematen digu. Arbieton bira txikia eginda, erdialdera itzuliko gara, guztira ordu bete eskas behar izango dugularik.

Horretaz gain, hamaika bidexka daude haranean sakabanatuta; horiei esker herrixkaz beteta dagoen bailaran zehar ibil gaitezke, ibilbide osoan natura eta ondare-baliabideak daudelarik.

Nerbioi ibaiaren arroila ere korritu ahal dugu, bertatik Santiago menditik behera erortzen den ur-jauzia ikusgai dago euriteetan.

Bailararen mendebaldean beste bi aisigune daude, Titi iturria eta Goikolandeta. Ondoko Aiararako bidean, haranaren eremu estuago bat topatuko dugu, Zedelika, Antigua edota Ruzabaleko herrixken moduko auzogunez zipristinduta dagoena. Hitz batez, ibilaldi lasaiarako eta paisaia zoragarriez gozatzeko aukera anitz.
 
 
Pdf-an deskarga Txarlazo eta Txosnako basabideak
files/2417ea_folleto_txarlazo277x135DEFJul07.pdfs
files/2417ea_folleto_txoza277x135DEFJul07.pdf
 
 
53. AGROEKOLOGIA FOROA
Urduñako Garapen agroekologikoan parte hartu nahi duten pertsonei zuzendutako foroa.... +Informazio gehiago

EKOIZPEN
- Frutikultura ekologikoari buruzko jardunaldi zikloa. - Baratza ekologiko ikastarroa.... +Informazio gehiago