 |
|
| |
ASTE SANTUA
Urduņako Aste Santua hiriko kultur ondarearen beste adierazle bat da; Kristoren Eskola deritzon kofradiari esker egiten da, eta kofradia horren aurrekariak 1469. urtean aurkituko ditugu, Frantziskotarren Ordenak Santa Marina elizaren ardura hartu zuenean.
Gerora, Vera Cruz izeneko kofradia bat bazela erakusten dute agiriek, eta horren gurtza nagusienetarikoa Ostiral Santuko Gurutze Bidea zen; zenbait gauza aldatu badira ere, gaur egunera arte iraun duen gurtza da..
Hala, bada, Kristoren Eskola Santuari esker, 1676. urteko maiatzaren 11n sortutako kofradia horri esker, mende askotan eutsi zaio prozesioaren tradizioari, eta Ostiral Santuko egunsentiko Gurutzearen Prozesioa nabarmendu behar da.
OTXOMAIOAK
1600. urtetik hiriko eta bailarako zaindari den Eliza Zaharreko Ama Birjinaren omenez egiten dira jai hauek. Apirilaren 29an hasten dira, ekitaldi erlijiosoekin, eta egun handia maiatzaren 8a da; egun horretatik hurrengo asteburura bitartean luzatzen dira jaietako ospakizunak.
Jai hauek giro bikaina izaten dute. Eskualdeko jaien egutegia zabaltzen denean, hiriak bertako zaindariari eskainitako botoa berritzen du, eta Udalbatzaren bidez, maiatzaren 8an Eliza Zaharreko Santutegian egiten dute ekitaldi hori; egun horretan bertan ospatzen da baita ere zezenketa, eta nekazaritza eta abeltzaintzako azoka, herri kirolak eta eskuzko pilota partidak ere garrantzi handiko ekitaldiak dira.
Maiatzaren 9an izaten da Las Entradillas dantza herrikoia ere, Santutegian bertan, Arrastariako auzotarrek hiriaren zaindariaren aurrean botoa berritzen duten egunean bertan, eta jaien azken egunean Bihotza erreko da (egun horietan festaren ikono bihurtuko den txistularia); 15 eguneko festa giroari amaiera emateko, askara jauzi egiten da.
KOROATZE JAIAK
Iraileko lehen asteburuan ospatzen dira, eta erraldoien eta buruhandien kontzentrazioa eta marmitako lehiaketa azpimarratu behar dira.
BESTE BATZUK
San Juanetako jaiak: Ekainak 23an, Artisautza azoka eta sutzarak
Santiago jaiak. Uztailaren 25ean, Txarlazora igoera eta erromeria herrikoia. Artzaintxakurren lehiaketa
San Blas. Otsailaren 3an, kordoien eta gozokien bedeinkatzea Eliza Zaharreko Santutegian.
Santa Ageda. Otsailaren 5ean, kintoen aurkezpena, santuaren omenezko ohiko kantaldia.
San Isidro. Maiatzaren 15ean, nekazarien jaieguna, prozesioa eta santuaren omenezko meza.
AUZOETAKO JAIAK
San Roman: abuztuaren 9an, meza San Roman ermitan eta erromeria Orruņo kalean.
San Roke: abuztuaren 15ean, meza Gertakari Onaren Andre Mariaren ermitan eta erromeria Barria kalean. Bezperan: Morillongo jaitsiera.
Antiguako jaiak: irailaren 8an, Antigua auzoan, meza eta erromeria.
RUZABAL JUNTAKO JAIAK
San Pedro Jaiak. Ekainaren 29an Lendoņogoitin (dagokion asteburuan).
San Esteban jaiak. abuztuaren 3an Lendoņobeitin.
San Migel jaiak. Iraileko azken asteburuan Mendeikan.
Arrosarioko Ama Birjinaren jaiak. Urriko lehen asteburuan Belandian. |
| |
|
|
|
|
|
 |