Gazteria
 
 
 
 

EAEko 2. Gazte Planak bost azterketa- eta interbentzio-arlo ditu:

  • Lana eta Lan- munduratzea
  • Heziketa eta Enplegurako Prestakuntza
  • Etxebizitza
  • Osasuna eta Gizarte Ekintza
  • Aisia eta Gazte Kultura

Horregatik, arlo desberdinetan gazteriak dituen beharrek kezkatuta, erabaki zuen Udalak 2004. urtean Urduñako Gazte Planaren garapenari heltzea.Asmo handiko plana da, Urduñako gazteriak biltzen dituen sentsibilitate guztiak batu nahi dituena eta aldi berean talde horren premiei eta eskariei erantzuna eman nahi diena; hori guztia ekimenak hausnartzeko, diseinatzeko, planifikatzeko eta abian jartzeko prozesuan gazteak eragile eraginkorrak diren ikuspuntutik bideratuta.

Elkarlana funtsezkoa izango da udalerri osoari onura handiagoa ekartzen duten helburu zuzenagoak lortzeko.

Gazteria Teknikariak eta Gazteen Informazioguneak (G.I) Urduñako gazteek informazio-arloan dituzten beharrez arduratu nahi dute, kezka guztiei erantzuna emanez, gaia edozein izanda ere ( drogazaletasuna, asoziazionismoa, sexualitatea, ikasketak, aisia, lana, etxebizitza...)

    Gazteen Informaziogunea informazioa behar duten pertsona guztien eskura egongo da baita gorago aipatutako arloen garapenaren inguruko edozein iradokizun edota ekimen egiteko ere.

    Bestalde, Kultur Etxean era askotako informazioa dago erabilgarri: kultura, kirol eta prestakuntza ekintzei buruzkoa, enpleguari buruzkoa eta gazteentzat interesgarria den beste edozein informazioa.

KOKALEKUA ETA ORDUTEGIAK

Helbidea: Kultur Etxea (Andra Mari Plaza)
Telefonoa: 945 38 48 84
Posta elektronikoa: xarteaga@urduna.com

Jendaurreko ordutegia:
    Astelehenetik ostegunera 10:00etatik  14:00etara
    Ostiraletan 10:00etatik  13:00 era

Urduñak eraso sexisten kontrako kanpaina bat abian jartzen du
2012-04-12
“Urduñan, eraso sexistarik gabeko jai parekideen alde gaude” Jaiak DENONTZAT dira, emakumeok ere gozatu nahi ditugu! ... +Informazio gehiago

Urduñak 20.000 bisitari izatea espero du 2012ko Otxomaioetan
2012-04-12
... +Informazio gehiago