Udal igerilekua
 
 
 
 
Natur ingurune paregabean, beharrezko hornidura guztiak dituen atsedenleku handi baten ondoan eta Gorobel mendizerraren eta, besteak beste, Txarlazo, Bedarbide eta Tologorri mendien ikuspegi paregabea duen gune batean kokatzen da inguruko igerilekurik zainduena. Hiru igerileku zoragarri ditu: bata olinpiarra, 50 metrokoa, bestea tartekoa, 25 metrokoa, eta azkena haurrena.

Saskibaloian eta futbitoan jolasteko pista bat du, eta tenisera jolasteko beste bat; horiez gain, natur parkea ere bikaina da, itzal handiekin eta mahaiekin, udako egun oso batez gozatu ahal izateko.

Ordutegia: ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera, 11:00etatik 20:00etara.

Harremanetarako telefonoa: 945 38 33 94 ekainetik irailera (urteko gainerako hilabeteetan udaletxera deitu behar da informazioa eskuratzeko).
 

 

53. AGROEKOLOGIA FOROA
Urduņako Garapen agroekologikoan parte hartu nahi duten pertsonei zuzendutako foroa.... +Informazio gehiago

EKOIZPEN
- Frutikultura ekologikoari buruzko jardunaldi zikloa. - Baratza ekologiko ikastarroa.... +Informazio gehiago