 |
|
Urduņako frontoia 1931n eraiki zen eta 1983an teilatua jarri zitzaion. Frontoi laburra da, 40 metrokoa hain zuzen; bertan pala motzean, paletan eta esku pilotan jokatzeko aukera dago. Erreserbei buruzko argibideak lortzeko telefono honetara
dei daiteke: 945 38 41 97.
Urduņak Pilota Eskola-Pelotazale ere badauka ( argibide gehiago 945 38 36 48 telefonoan); eskola 1985tik aurrera ari da martxan eta gaur egun 15 urte arteko 30 neskato-mutiko dabiltza bertan. Larunbatetan partidak izaten dira eta Otxomaio jaietan zein irailean herrian izaten diren profesional mailako partidak telebistaz ematen dira. |
|
|
|
|
| |
|
 |