Enpresak Industria
 
 
 
 

Honako premisa hau hartu da abiaburutzat: “kutsatzaileak ez diren eta teknologia berriekin lotuta dauden enpresak erakartzeko mekanismoen bidez industria sektorea suspertzea” (Iturria: 2004-2007. urteetako Plan Estrategikoa); eta hortik abiatuta, azken hamarkadetan industria sarea jasaten ari den egoera zaila sustatzera zuzendutako jarduerak bideratzen ari da Urduñako Udala.

Industria Suspertzeko Plan horren ildo nagusiak hauek dira: batetik, gaur egungo industria sektorea sendotzea, informazio zerbitzuak txertatuz, aztertuz, laneko bitartekotza eginez eta negozioa dibertsifikatzeko laguntza emanez; eta bestetik, dagoen industria lurzorua suspertzea.

Horretarako, Spri, Bizkailur eta horrelako erakundeekin etengabeko komunikazio bideak ezartzen ari dira, “La Tejera” industrialdea eta “La Rondina” industria lur berria prestatzeko eta sustatzeko; eta, halaber, lur horiek bide sare nagusiarekin eta elkarrekin lotzeko bideak eta lurpeko pasaguneak prestatu eta sustatzeko.

Enpresak erakartzeko ekintzen artean hauek nabarmendu dira: zuzenean enpresekin hitz egitea,esfera publikoa eta industriala elkartzeko bien artean elkarguneak eratzea, sustapen ekonomikoko proiektuetan parte hartzea edo zabalkunderako material espezializatua sortzea, enpresaburuei Urduñak eskain diezazkiekeen kokapena eta ekipamenduak sustatzeko.

Urduñak eraso sexisten kontrako kanpaina bat abian jartzen du
2012-04-12
“Urduñan, eraso sexistarik gabeko jai parekideen alde gaude” Jaiak DENONTZAT dira, emakumeok ere gozatu nahi ditugu! ... +Informazio gehiago

Urduñak 20.000 bisitari izatea espero du 2012ko Otxomaioetan
2012-04-12
... +Informazio gehiago