Urduña Hiriko 2004-2007. urteetako Plan Estrategikoan biltzen diren helburu nagusietan, garrantzi handia ematen zaio Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoa garatzeari, zahartuta dagoen eta teknifikazio eskasa dsuen lehen sektore hori indarberritzeko eta, aldi berean, garapen harmonikoa eta iraunkorra, ingurumena errespetatuko duena, lortzeko.
Hirian arlo horretan hasi diren jarduera guztien oinarria Udalak 2004. urtean egindako “Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren Azterketa – Diagnostikoa” da, EAEn aurrekaririk ez duen agiria, hain zuzen.
Azterlan horren helburua Urduñan eta mugan nekazaritzan eta abeltzaintza ekologikoan –eta ohikoan– lan egiten duten baserri eta haztegien inbentarioa egitea zen, eta baita produktu ekologikoen banaketa bideak eta azken kontsumitzaileak duen iritzia aztertzea eta hiriko Sustapen Ekologikorako Plana diseinatzea ere.
“Nekazaritzan eta Abeltzaintza Ekologikoan Herritarrak Sentsibilizatzeko Jardunaldiak”, aldaketa hori egiteko interesa duten ekoizleen foroa eta berorien prestakuntza, Udal Ordenantzetan modalitate honi lehentasuna ematea, edota Euskadiko tokiko Aholkularitza Ekologikorako Zerbitzua sortzea: “Ekoizpen Urduña” |