Urduñederra

Promoción económica

Urduñako Udalaren eta Azpiegiturak SAU sozietate publikoaren partaidetzapeko URDUÑEDERRA, URDUÑA EDERRA, SL sozietate publikoa tokian tokiko garapenerako agentzia da, Urduñako ekonomia sustatzea du helburu eta Euskadiko Garapen Agentzietako Garapen Sareko kidea da.
Honako hauexek dira Urduñederraren helburuak:
- Urduña bera bertako ezaugarri nagusiekin lotzea: aberastasun kulturala, bertako lurraren zein produktuen kalitatea, paisaiaren edertasuna...
- Udalerrian bertan lanpostuak sortzea.
- Urduñako nekazaritzako elikagaigintza bultzatzea.
- Udalerriko baliabide kultural eta naturalak hobeto erabiltzea, jarduera eta lanpostuak sortzeko aktiboak dira-eta.
- Gune Historikoa zaharberritzea. 

SEKTOREAK

Bezeroarentzako arreta zerbitzua

Zerbitzu orokorrak Zaharra 2 eta 4
48460-Orduña-
Telf.: 945383003
Faxa: 945383445
emaila: urdunederra@urduna.com