Ekoizpen

Ekoizpen Urduña, Urduñako eta Eskualdeko Garapen Agroekologikorako Zerbitzua

Sektorea suspertzeko zerbitzua. Urduñako udalerrian eta ingurune hurbilean lurrarekin eta ekologiarekin lotutako nekazaritza eta abeltzaintza sustatzen ditu.

Elikaduraren burujabetzan eta agroekologian oinarrituta, zerbitzuak tokian tokiko elikadura-sistema garatzea du helburu nagusi.

Jarduerak eta zerbitzuak:

* Aholkularitza teknikoa: ustiategiaren egoeraren diagnostikoa, kontrol ekologikoaren faktore bereizgarrien azalpena, nekazaritza zein abeltzaintza ekologikoetan jarduteko etapei buruzko informazioa eta bideragarritasuna aztertzeko aholkularitza.

* Aholkularitza administratiboa: izapideei buruzko informazioaren lorpen azkarra eta lehendik zeuden diru-laguntzen inguruko aholkularitza.

* Zabalkunderako eta prestakuntzarako jarduerak.

* Dinamizazioa: baserritarren merkatua, kontsumo-taldeak, tokian tokiko produktuen kontsumo kolektiborako proiektuak, agroekologiaren foroa, hiriko baratzeak eta autokontsumorako baratzeak.

* Sektorea jarduketa-eremuan egituratzeko jardueren sustapena: elkartegintzaren bultzada eta jarduera ekologikoko ekoizpen-prozesuen integrazioaren sustapena.

.