Kultur zerbitzuak

Música * Liburutegia.- Urduñako Liburutegiak bete-betean lan egiten du, behar duzun informazio guztia emateko eta aisialdirako alternatibak eskaintzeko. Leku atsegin bezain bizia da, eta adin zein jatorri guztietako bizilagunak elkartzen dira bertan.

Ordutegia: Ast-Ost, 9:00-13:30 | 16:30-20:30

Alondegia
Foru Plaza 9 zk.
liburutegia@urduna.com
Tel. 945383003 - 53. luzapena

 Liburutegiko nobedadeak Udazkena 2015 (PDF 6,20MB)

* Gaztegunea.- Zerbitzu honen bidez, Urduñako udalerriko 12 eta 16 urte arteko gazteei behar besteko aukera eskaini nahi diegu, arlo akademiko zein formaletik haratago jarduerarako nahiz aisialdirako eremua eduki dezaten, euren garapen integrala sustatu dezaten eta giza ingurunearekin harremanetan jartzen ikasi dezaten. Hartara, partaidetza aktiboa zein ekimena suspertu eta bereizkeriazkoak ez diren balioak eta jarrerak, nortasuna eta autonomia garatu ahal izango dituzte.

San Frantzisko 1
gaztegune@urduna.com
Tel.

 

* Gazteentzako Informazio Gunea.- Kultura Sailak eskainitako zerbitzuen artean, Gazteentzako Informazio Gunea dago.

Gazteentzako Informazio Guneak (GIG) gazteentzako doako zerbitzuak dira, eurentzat interesgarria den informazioa eskuratu dezaten: hezkuntza, lana, astialdia eta kultura, etxebizitza, oporrak, gizartea.

Alondegia
Foru Plaza 9 zk.
Tel. 945383003 - 50. luzapena
kultura@urduna.com

 

 * Musika-entseguetarako gelak.- Hona hemen gelon helburuak:

 * Behar besteko baliabideak eskaintzea, artistek eta taldeek entseguetarako behar bezala atondutako lokalak eduki ditzaten.
 * Talde berrien sorrera bultzatzea.
 * Talde horiek sortzeko baliabide teknikoak eskaintzea.
 * Gazte musikarien eskariei erantzutea.

Foru plaza 9
alhondigamusical@gmail.com
Tel. 945383003 - 50. luzapena

 

* KZ Gunea.- Eusko Jaurlaritzak Euskadi Informazioaren Gizartean Plana dauka abian, eta gizarte-maila guztietan informazioaren teknologiak sustatzea du helburu: oinarrizko irakaskuntza, herritarrak, enpresak, kultura eta administrazioa.

Kale Nagusia 10, 3.a
Tel. 945383003 - 50. luzapena / 80. luzapena

3.- Azpiegitura kulturalak

• Kultur Etxea
Andra Mari plaza z.g.
• Alondegiko Gizarte Etxea
Foru plaza 9
• LHko Zentroa
Kale Nagusia 10

Bideoak