Zaharberrikuntza

URDUÑEDERRA Urduñako Zaharberrikuntzarako Hirigintza Sozietatea da, eta honako helburu hauek dituen zerbitzua eskaintzen du hiriaren zaharberrikuntzarako:

— Herritarrak eraikinen eta etxebizitzen zaharberrikuntzaren abantailen inguruan kontzientziatzea.
— Auzo-erkidegoei, jabeei edo maizterrei eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzen laguntzea.

URDUÑEDERRAko Zaharberrikuntza Zerbitzuak zaharberrikuntzako obrako fase guztietan lagunduko die jabe partikularrei edo auzo-erkidegoei.

Doako informazioa eskaini eta Eusko Jaurlaritzako zein Urduñako Udaleko diru-laguntzak bideratzen lagunduko dizugu.

Auzo-erkidegoak

Auzo-erkidegoek edo jabeek eskatuz gero, kudeaketa eta aholkularitza ere eskainiko dizkie URDUÑEDERRAK.

Hartara, arlo guztietako zaharberrikuntza sustatu eta “zaharberrikuntzaren kultura” hedatu ahal izango da herritar guztien artean. Horren ondorioz, gainera, gune historikoetako eta gainerako hirigune zein landa-inguruneetako egoiliarren bizi-kalitatea hobetu ahal izango da.

Bezeroarentzako arreta zerbitzua

Zerbitzu orokorrak Zaharra 2 eta 4
48460-Orduña-
Telf.: 945383003
Faxa: 945383445
emaila: bulegoak@urduna.com