Urduñako Udalaren oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Urduñako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua publikoa da, eta, lehen mailako zerbitzua denez, herritar guztientzakoa da, hau da, hiriguneko bertako nahiz batza administratiboetako biztanleentzakoa: Lendoñobeiti, Lendoñogoiti, Mendeika eta Belandia.

EGINKIZUNAK:

- Lehendik dauden zerbitzuak eta baliabideak eskuratzeko beharrezkoa den informazioa eskaintzea.
- Kasu bakoitza premien ebaluazioaren bidez balioestea.
- Kasuan kasuko prestazioen izapideak kudeatzea.
- Geure lurralde-eremuko premiak eta premia horiei aurre egiteko gabeziak antzematea.
- Gizarte-bazterketa prebenitzea.
- Emakume eta gizonen aukera-berdintasuna bultzatzea.
- Beste instituzio eta eragile sozial batzuekin lan egitea, egoera zailetan dauden adingabeen eta nerabeen ongizatea sustatzeko eta babesteko.

 

 

 

Urduñako Arkupea S.L.

URDUÑAKO ARKUPEA, S.L. erantzukizun mugatuko sozietate publikoa da, eta bere estatutuetan xedatutakoaren eta indarreko legeetan aurreikusitakoaren arabera arautzen da.
Honako hauxe du helburu: adinekoei, gazteei eta gainerako giza taldeei asistentzia-zerbitzuak ematea; egoitzak, eguneko zentroak eta etxez etxeko laguntza ustiatzea; asistentziarako zerbitzugintzarekin lotutako beste edozein jarduera garatzea; eta higiezinak salerostea eta alokatzea.
Gaur egun, eguneko zentroa eta adinekoen udal-egoitza ditu ardurapean.

Hirugarren adina

Bezeroarentzako arreta zerbitzua

Zerbitzu orokorrak Zaharra 2 eta 4
48460-Orduña-
Telf.: 945383003
Faxa: 945383445
emaila: bulegoak@urduna.com