Zerbitzuak

Zerbitzuak

1-Euskara ikasteko udal diru-laguntzak

2- Euskaltegia
Kontaktua:
Andra Mari kalea (kultur etxea, 1. solairua)
Tel. 607 67 80 79
Iratxe-m.g@aek.org

AISA programa:
Etorkinentzako euskara ikastaroak.
Informazio gehiago Euskaltegian eta Euskara Zerbitzuan.

3- Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoak
Berbalagun programari esker, jende berria ezagutu daiteke, aisialdiaz euskaraz gozatu, mintzapraktika egin, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizi. Izan ere, ezin konta ahala aukera ekeintzen dituen egitasmoa da. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza, izan ere edonork parte har dezake, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan...

Gurasolagun egitasmoak, bestalde, guraso eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragin nahi du. Programa honen bidez, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak harremanetan jartzen dira,  euren artean giro euskalduna sortzeko. Besteak beste mintzataldeak, tailer txikiak, irteera eta txangoak antolatzen dituzte. Urduñako gurasolagunak asteazkenero elkartzen dira.

Bi progra hauetako edozeinetan izena emateko,  AEK-ko euskaltegietara edo Udaleko euskara zerbitzura jo daiteke, edota telefonoz (607673744) edo e-mailez (aiaraldea@aek.org) egin. Informazio gehiagorako blog-a ere badago:
http://aiaraldea.blogspot.com.es