Aurkezpena

Berdintasun Arloa Urduñako Udalak hirian bizi diren emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko eskaintzen duen baliabidea da, maila guztietan, eskubide-, aukera- eta tratu-berdintasuna.

Asko dira gure gizartean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde urteetan zehar lortu diren aurrerapausoak. Hala ere, gaur egun emakumearen aurkako diskriminazio-egoera nabarmenekin jarraitzen dugu, hainbat eremutan: lanean, zaintzan edo eremu afektiboan. Emakumeok lehen pertsonan indarkeria jasaten jarraitzen dugu.

Aurrerapausoak eman diren arren, berdintasun eraginkorra ez da errealitatea, eta, beraz, botere publikoak esku hartzen hasi dira gizartearen esparru guztietan beharrezkoa den benetako berdintasuna lortzeko.

Erantzukizun horren pean daude, gero eta gehiago, berdintasunezko gizartea ahalbidetzen duten politikak bultzatzen dituzten administrazio publikoak. Hori udalaz gaindiko organoetatik ez ezik, eta pertsonekiko hurbiltasuna dela eta, udal-eremutik ere egin behar da.

Hala, duela 5 urtetik, Urduñako Udalak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Arloa du. Arlo honetan teknikari kualifikatuak daude.

Berdintasun Arloaren helburuak honako hauek dira:

  1. Genero-ikuspegia udal-politika publikoetan txertatzea (araudia, hitzarmenak eta diru-laguntzak, hizkera ez-sexista)
  2. Berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen inguruko ekintzak gauzatzea.
  3. Urduñako herritarrei zuzendutako sentsibilizazio-jarduerak koordinatzea eta egitea, jarrera, egoera diskriminatzaile eta estereotipo sexistak aldatzeko.
  4. Udalarentzako diru-laguntzak kudeatzea, beste erakunde publiko batzuetako emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan.
  5. Bitartekari gisa jardutea emakumeen elkarteen eta administrazioaren artean.

Kontaktua

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 09:00tatik 14:00tara

Helbidea: Kale Zaharra, 2-4

Posta elektronikoa: berdintasuna@urduna.com

Telefonoa:

  • 94 538 30 03
  • 674 33 78 71
  • Berdintasun zerbitzuaren gutunontzia
  • Facebook Berdintasuna Orduña
  • Puntu Lila (PDF 7KB)