Tartekari Sarea Urduñan: Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta

Urduñako Adi Emakumeak Elkarteak, Gizarte Laguntzarako Eragileen Sarea Programan - Tartekari Sarean - parte hartzen du, Bizkaiko Foru Aldundiko programa dena.

Zer da?

Programa boluntarioak diren emakumeek osatzen dute eta bikote edo bikote ohiaren eskutik tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei, informazioa, orientazioa eta hasierako laguntza eskaintzen dute. Emakumeek adituak diren arreta-zerbitzuetara iristea eta horrela  indarkeria egoeratik  irtetzea du helburua.

Nola da emakumeei ematen zaien laguntza?

Prozesu guztian zehar, emakume boluntarioak, gune babestua, pribatua eta konfidentziala eskaintzen dute, emakumea jasota, ulertuta, eta ez epaitua sentitu dadin.

Bere istorioa ezagututa, lagundu ahal dioten baliabide eta zerbitzu adituen informazioa luzatu dezakete. Emakumeak beti erabakiko du zer egin nahi duen bere egoerarekin.

Gizarte Laguntzarako Eragileek, emakumearen aurkako indarkerian aditua den talde profesional baten laguntza daukate. Talde honen zeregina, boluntarioak aukeratzea eta formakuntza ematea da, baita eragileen zereginean laguntzea eta orientazioa ematea ere.

Egoera honetan aurkitzen bazara edo norbait ezagutzen baduzu deitu zenbaki honetara:

688 727 187

Datu interesgarria: Gaur egun, Gizarte Laguntzarako Eragileen Sarea- Tartekari Sarea- 75 eragilez osatuta dago, Bizkaiko Lurralde Historikoaren 42 Elkartetan parte hartzen dutenak. Sarearen helburua, emakumeen kontrako indarkeria desagerraraztea da eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egitea.

 Triptikoa (PDF 481KB)