Udalbatzaren osaera eta funtzioak

UDALBATZA herritarren ordezkaritza politikorako organo nagusia da udal gobernuan. Eztabaidarako organoa da, eta estrategiako erabaki handiak hartzen ditu, hainbat arau onartuz (arautegiak, beste arau orokor batzuk, udal aurrekontuak, hirigintza-antolamendurako planak, zerbitzuak kudeatzeko erak, eta abar); halaber, gobernu-organoak kontrolatu eta fiskalizatzeko organoa ere bada.

Zinegotzi guztiek osatzen dute Udalbatza, eta alkatea da burua.

Udalbatzak ohiko eta ezohiko bilkurak egiten ditu, eta azken horiek, gainera, presazkoak ere izan daitezke. Udalbatzaren ohiko bilkurak hileko azken asteazkenean arratsaldeko 7etan egiten dira. Ezohiko bilkurak hala erabakitzen denean egingo dira.

Antolaketa

Zinegotzi ordezkariak

• Kultura, euskara, hezkuntza, kirolak eta gazteria, Eriz Perez Egiluz.
• Hirigintza eta ingurumena: Elena Urruela Herran.
• Obrak eta zerbitzuak: Itziar Biguri Ugarte.
• Hiritarren parte-hartzea: Itziar Biguri Ugarte.
• Berdintasuna: Itziar Biguri Ugarte.
• Gizarte-politikak: Joselu Fernandez Grandio.
• Sustapen ekonomikoa: Luis Felix Garcia Sodupe.
• Larruazabal herri-batzarra: Idoia Aginako Arbaiza.
• Ogasuna eta barne-arautegia: Idoia Aginako Arbaiza.

Batzordeen osaera eta funtzioak

Konfiantzazko lanpostuak

Udaleko langileak

Ordainsariak

Planak