Turismoa Izadia

Aipatutako guztiaz gain, Urduñak aberastasun historiko eta monumentala duen ondare etnografiko garrantzitsua du ere: Ruzabal deritzoguna osatzen duten Lendoñogoiti, Lendoñobeiti, Mendeika eta Belandia herrixkak. La Antigua Santutegia utzi eta hiriaren eta herrixken bitartean aurkitzen dugu, Maroño aintziraren ingurune ederrerako bidean, Salbada edo Gorobel mendilerroaren oinetan aurkituko dugu.

Ruzabalen dago udalerriaren jatorria. Bertara hurbiltzen bagara, Urduñako baserri-giroa ikus eta antzinako bizimoduren aztarnak aurki daitezke: dolmenak, errotak, dorre-etxeak, ermitak edo bolatokiak. Horiek aitzinetik zeharkatu izan diren bideetan daude.

Hegaztien Behaketa (Birding Euskadi)

Red Natura 2000: Salbada Mendilerroko Zepa (hegaztiak babesteko eremu berezia)

Urduñako haranean dauden kareharriak habitat paregabeak dira honako hegazti rupikola hauentzat: sai arreak, sai zuriak edo belatz handia. Salbada Mendilerroa hegaztiak behatzeko (edo Birding-a) Euskadiko gune gomendatuena da.

Urduñako Turismo Bulegoa: Birding Euskadi bulego teknikoa.

Jardueren programa: www.birdingeuskadi.net

Xendazaletasun beste aukera batzuk

Ibilbide luzeko bidezidorrak