Ugaztunak

Urduñan ugaztun asko daude. Haien artean desagertzeko arriskuan dauden bi ur haragijale nabarmendu behar dira: igaraba arrunta, herriko mendebaldeko erreketan bizi dena, eta bisoi europarra Europako gehien mehatxatuta dagoen ugaztuna katamotz iberiarraren atzetik. Nerbioi ibaiaren goialdea bisoi europarra babesteko Interes Bereziko Eremua izendatuta dago, nahiz eta gero eta gutxiago agertzen den.

Enbor zaharretako edo lehorreko zuloetan mehatxatuta dauden bi baso ugaztunak bizi dira, lepahoria eta muxar grisa, arrarotzat eta kalteberatzat hartuta hurrenez hurren. Horretaz gain, gure herrian haragijale arruntagoak ere bizi dira, erbinudea, azkonarra, ipurtatsa, lepazuria, basakatu europarra, katajineta, azeri gorria eta otsoa ere Urduñako lurretara zabaltzen du bere bizi-eremua.

Belarjaleei dagokienez, orkatza, basurdea, eta erbia europarra auyrki daitezke, baita mikrougaztun eta saguzar espezie ugari ere.