Paisaia

Gorobel mendilerro dotorearen oinetan, Urduña hiriak EAEko Paisaia Berezien eta Apartekoen Katalogoan sartuta dagoen sekulako paisaiaz gozatzen du. Inguratzen duten mendien profil paregabeak (Iturrigorri, Bedarbide, Txarlazo, e.a.) eta haitzezko hormaren berezitasunak eta edertasunak hainbat mendizale, txirrindulari eta naturazale erakartzen ditu. Amildegiaren ertzetik haranaren ikuspegia izugarria da.

Berdea da kolore nagusia, haran-barrenetan soro eta larrei esker, eta mendi-mazeletan pagadi eta erkamezti esker. Paisaia honetan ‘Fraideburu’ (Tertanga) izenez ezaguna den harri-puska handia aurki daiteke. Toki honetan hasi zen Euskal Herriko eskalada modernoa.

Baina, dudarik gabe, gure inguruko leku erakargarriena eta ikusgarriena Nerbioi ibaiaren jauzia da. Bilborantz doan ibaia 270 metroko saltoa eginez, Iberiar penintsulako ur-jauzirik luzeena da.

Klima atlantikoak eta mediterraneoak bat egiten duten gunean gaude, eta mendi tontorrek uren banalerroa osatzen dute. Urduñako mendietan ikus daitekeen fenomenorik ikusgarriena ‘laino-opila’ da, amildegitik etengabe jausten den behe laino trinko eta hotza da opila, kotoizkoa dirudien laino-jauzi erraldoia sortu eta paisaia izotzez estaltzen duena.

Paisaia