Gorobel mendilerroa oso leku garrantzitsua da tximeleten kontserbazio ikuspuntutik. Urduñako basoen argigunetan oso urriak diren tximeleta espezie batzuk bizi dira.
Lopinga achine, Carterocephalus palaemon y
Parnassius apollo dira horietako izen batzuk.
Gure inguruan gainera, beste ornogabeko espezie batzuk bizi dira; arkanbelea, alpeetako rosalia edo Quimper barraskiloa. Espezie hauek Babes Berezi Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrendan daude.
Tximeletak, kakalardoak, barraskiloak, arrak, … ornogabeak planetako animalien anitzenak dira eta ezinbestekoak dira ekosistemaren funtzionamendu egokirako.