Hegaztiak

Hegaztiak

Urduñako eta bere inguruko haitz, baso eta larreetan Iberiar Penintsulako ugalketarako hegazti aniztasun gehien biltzen dira. Ehun espezie baino gehiagok – espezie iberiarren erdia eta Europako laurdena, gutxi gorabehera – honaino hurbiltzen dira bere habiak egiteko. Hau da beraz, kontinente osoko aniztasun ornitologiko gehien duen lekuetariko bat. Hori dela eta, Urduñako udalerriaren zati bat  Gorobel mendilerroko Hegaztien Babes Bereziko Eremuaren (BBE) barnean dago.

Hegazti komunitate hau nabarmentzen da urtero haitzako kareharri hormako zulo eta erlaitzetan hazten dutelako. Haien artean, sai arrea, sai zuria, belatz handia, mendi tuntuna, harkaitz zozo gorria, belatxinga mokogorria eta belatxinga mokohoria. Baso honetan mehatxatuta dauden beste espezie batzuk ere aurki ditzakegu: zapelatz listorjalea, arrano sugezale europarra, arrano txikia, belatz europarra eta aztore arrunta. Azken horien zuhaitzetako urkiletan egiten dituzten habiak.

 

putreak

Gorobel mendilerroan aurkitu daiteke ornitologia aniztasuna penintsula osoan aurkitu daitekeen aberatsenetariko bat da