Flora

Basoa

Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan sartuta dauden hamabost landare espezietik gora bizi dira Urduñako udalerrian. Gehienek Txolope, Solaiera, Bedarbide eta Iturrigorri gailurren azpian bizirauten dute. Amilburuko arkaitzetako erlaitzetan hazten dira, animalia handientzat bertara heltzea zaila den txokoetan, amildegiko giro heze eta ospelak lagunduta.

Horiez gain, gorostia eta hagina dira gure udalerrian aurki ditzakegun beste bi espezie katalogatuak, biak interes berezikoak ditugu, baina euren presentzia urria da gizakion eragina dela eta.

Barrerilla mendatearen eta Beratza (San Pedro) mendiaren inguruetan ere oso interesgarria den landare multzoa bizi da, ezaugarri mediterraneoa du eta ez da batere ohikoa Bizkaiko Lurralde Historikoan.