Espezie exotiko inbaditzaileak

Bizkaian Urduña da bere udal-barrutitik Panpa-lezka (Cortaderia selloana) izenez ezagutzen den landare exotiko inbaditzailea erabat kendu duen lehendabiziko udalerria.

Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin egindako lanari esker, landare hori ez da 2017tik paisaje eta lorategi urduñarretan hazten. Halere, urtero jagoletza egin behar da ezpondetan, errepide bazterretan, mugitu diren lurretan eta abarretan jaiotzen diren ale berriak sustraitik ateratzeko.

Ekintza horiek guztiek landare horren ugaltzea ekidin dute, eta horrekin batera kalte ekologiko handia eta gastu ekonomikoa ere bai. Nahiz eta landare hori edukitzea, saltzea eta garraiatzea guztiz debekatuta dagoen, oso arrunta bilakatu da gure inguruko hiri eta herrietan, eta ingurune-arazo bihurtu da.
Bestalde, Urduñako Udala Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, liztor beltzaren edo Asiako liztorraren (Vespa velutina) dozenaka habi kentzen ditu urtero. Helburua espezie exotiko inbaditzaile horren populazioen ugaltzea ekiditea da. Halandaze, intsektu horren habirik ikusiz gero, lasai egon eta Udalari ohartarazi ezereztua izan dadin.

Panpa-lezka (Cortaderia selloana). 

Liztor beltza edo Asiako liztorra (Vespa velutina).
Asiako liztorraren (Vespa velutina) había.