Basoak

Basoak

Urduñako zati handi bat basoak dira. Horiei esker uraren zikloa erregulatzen da, tenperatura baretzen da, eguraldia orekatzen da, lurra higaduratik babesten da, airea garbitzen da, hainbat produktu eta sentsazio ematen dituzte eta, jakina, izaki bizidun ugarien bizitokia da, horietako asko larri mehatxatuta daude.

Gaur egun Urduñako maldetan dagoen basoa 600 metrotik gorako altitudean pagadia da, inausi gabeko aleekin,  Bizkaian ezohikoa dena. Kota honetatik behera erkametza da nagusi, baina leku batzuetan larreak, konifera landaketak eta atlantikoko landazabalak eskaintzen duen mosaikoak aurki ditzakegu.

Ekosistema hauen ohiko aprobetxamenduaz gain, baso eder hauek kirol jarduerak eta aisialdirako jarduerak egiteko leku paregabeak dira, antzina pertsonai mitologikoen bizilekua eta kondairen jatorria ere baziren.