Babes figurak

Hegaztia

Urduña gure kontinentearen bioaniztasuna babesteko sortu den Europar Batasuneko gune naturalen sarea Red Natura 2000-ren parte da.

Udalerriaren lur zati bat Gorobel mendilerroko Hegaztien Babes Bereziko Eremuan (BBE) dago, hegazti harrapari eta belatxinga ugari bere amildegietan hazten direlako. Leku honek duen balio ornitologiko apartari esker Hegaztientzat Eremu Garrantzitsua izendatu dute (IBA Losa_Urduña) baita Interes Bereziko Eremua ere desagertzeko arriskuan dagoen ugatzaren kudeaketa planaren barnean.

Beste alde batetik, Urduñako Mendateko gunea Herpetofaunarentzat (anfibioak eta arrastakariak) Eremu Garrantzitsutzat hartuta dago, eta Nerbioi ibairen goialdea zoritxarrez desagertzeko arriskuan ere dagoen bisoi europarra babesteko Interes Bereziko Eremua izendatu dute. Gorobel mendilerroa, bestalde, Europako Hegoaldeko korridore ekologikoaren partea da.