Anfibioak

Urduña inguruko hostoerorkor basoen ur guneetan eta landaretan hainbat anfibio espezie biltzen dira. Haien artean gailurretako uhandrea eta baso-igel jauzkaria nabarmendu behar dira, biak ere Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan daude espezie arraroa eta kaltebera izateagatik hurrenez hurren.

Oso egoera larria dela jakinda Urduñako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 2010ean baso-igel jauzkariaren bizi-iraupena udalerrian sustatzeko proiektu bat hasi zuten eta Bigandi eta Larrizar guneetan oso arrakastatsua izan da. Baso-igel jauzkari (Rana dalmatina) gutxi dago Iberiar Penintsulan eta Arabako, Nafarroako, Burgosko leku batzuetan eta Urduñan besterik ez aurkitzen. Bere etorkizuna basoen eta ugaltzeko behar duten putzuen kudeaketa egokiarekin lotuta dago.

Aipatu ditugun bi espezieaz gain, uhandre marmolairea, uhandre palmatua, arrabio arrunta, txantxiku arrunta, apo lasterkaria, apo arrunta, igel arrunta, baso-igel gorria eta zuhaitz-igel arrunta ere aurki daitezke. Urduña mendateko gunea Herpetofaunarentzat Gune Garrantzitsutzat hartuta dago.

  • Baso-igel jauzkaria
  • Urmaelak