Euskera arloaren diru-laguntza

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez, interesdunak udalari eskatzen dio toki-korporazioak deitutako dirulaguntza emateko.

Eskabide-orriarekin batera, deialdiko oinarrietan eskatutako agiri guztiak aurkeztu beharko ditu interesdunak.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskadiko Autonomia Estatutuari buruzkoa.
  • 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan izan beharreko Sarbide Elektronikoari buruzkoa.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa.
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Norberaren Datuen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta bere garapenerako arautegia, baita EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 ARAUDIA (EB) (Datuen Babesari buruzko Araudi Orokorra) ere.
  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena.
  • 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
  • 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 1ekoa, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudia onartzen duena.
  • 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Ondare Kulturalari buruzkoa.
  • Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, eta gainerako arautegi osagarriak.
  • 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzkoa.
  • 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaituen Eskubideei eta Haien Gizarte Inklusioari buruzkoa.
  • 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
  • Ezarri beharreko ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau eskuragarri dago, eta zenbait kanalen bidez egin daiteke.

www.urduna.com webgunean, baduzu bitarteko telematikoen bidez izapidetzerik.

Era berean, udal-bulegoetan ere izapidetu ahal izango duzu (Kale Zaharra 2-4, 48460 - Urduña). Bertan, kasuan kasuko eskabide-orria bete eta "Agiriak" irtengunean eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzu.

Galderarik baduzu edo informazio gehiago lortu nahi baduzu, Urduñako udaletxeko 945 38 30 03 zenbakira deitu.

Izapide telematikoetarako sistemari buruzko zalantzarik izanez gero, 900 840 250 doako zenbakira deitu besterik ez duzu, eta, horren bidez, BiscayTIKeko Herritarren Arretarako Zentroarekin jarriko zara harremanetan.