Informazioa
Izapide honen bidez, interesdunak Urduñako Udalari eskatzen dio, bere Euskara Arloaren bidez, beka bat eman diezaiola Aisialdiko Monitore eta Aisialdiko zuzendari titulu ofiziala lortzeko.
Eskabide-orriarekin batera, deialdiko oinarrietan eskatutako agiri guztiak aurkeztu beharko ditu interesdunak.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau eskuragarri dago, eta zenbait kanalen bidez egin daiteke.
www.urduna.com webgunean, baduzu bitarteko telematikoen bidez izapidetzerik.
Era berean, udal-bulegoetan ere izapidetu ahal izango duzu (Kale Zaharra 2-4, 48460 - Urduña). Bertan, kasuan kasuko eskabide-orria bete eta "Agiriak" irtengunean eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzu.
Galderarik baduzu edo informazio gehiago lortu nahi baduzu, Urduñako udaletxeko 945 38 30 03 zenbakira deitu.
Izapide telematikoetarako sistemari buruzko zalantzarik izanez gero, 900 840 250 doako zenbakira deitu besterik ez duzu, eta, horren bidez, BiscayTIKeko Herritarren Arretarako Zentroarekin jarriko zara harremanetan.