Izapide honen bidez lehen erabilerako lizentzia eska daiteke.
Lehen erabilerako lizentzia hirigintzako lizentzia mota bat da. Eraikuntza berriko eraikinak edo aldaketa garrantzitsuak nahiz zabalkuntzak izan dituzten eraikinak lehenengo aldiz erabiltzeko eskatzen da, eta erabilera aldatu zaien eraikinei ere eskatzen zaie, baldin eta sailkatutako jarduerarako lizentzia edo irekitzeko lizentzia behar ez baditu. Erabilpenerako lizentziak obrak onartutako proiektuaren arabera eta lizentzian ezarritako baldintzak kontuan hartuz egin direla ziurtatzen du, eta eraikina erabiltzeko moduan dagoela egiaztatzen du.
Lizentzia honen eskaintzak dagoeneko tasaren ordainketa suposatuko du.