Kultur eta monumentu ondarea



Eusko Jaurlaritzako dekretuaren bidez, Urduñako hiriko gune historikoa ondare kultural izendatu zuten 1997. urtean, eta multzo historiko monumental moduan dago katalogatuta. Bizkaiko Erdi Aroko gune handiena da, eta, bertako harresietako aztarnen artean, Bizkaiko ondarean balio ikaragarria duten monumentu erlijiosoak eta zibilak daude ikusgai.

Barruti sendotua eta harresiak GOTORLEKUA ETA HARRESIAK

Oinplano angeluzuzeneko eraikuntza da, eta barruko azalera 1.500 metro koadrotik gorakoa da. Zazpi atetatik, hiribilduko guneetan sartzen ziren, eta, gaur egun, euretako bat dago zutik: udaletxera atxikitako Atari Iluna, alegia.

Andra Mari Eliza ANDRA MARI ELIZA

Eliza-gotorleku itxurako tenplua da, hiriko harresiarekin babes-multzoa osatzen du-eta.
Kanpoko aldetik, errondako pasealekuak zeharkatzen ditu bertako absidea eta goiburua. Eraikina euskal gotiko soilekoa da, zati handiena XV. mendean eraiki zen eta balio handiko hiru habearte zein kapera ere baditu.


Ortés de Velasco Jauregia ORTÉS DE VELASCO JAUREGIA

Itxura militarreko jauregi errenazentista da, eta, XVI. mendearen amaieran, atzeko aldea handiagotu zuten arkupedun atalaren bidez.



Mimenza JauregiaMIMENZA JAUREGIA

Bizkaian jauregi moduan sailkatutako lehenengoetakoa izan zen. Oinplano angeluzuzena dauka, eta beheko solairuko arkupea errenazentista da.



Díaz de Pimienta JauregiaDÍAZ DE PIMIENTA JAUREGIA 

XVII. mendeko eraikin barrokoa Zaharra kaleak eta Foru plazak osatzen duten hegalean dago kokatuta, eta fatxada nagusia plazara begira dago. Dorre bikoitza duela ere esan beharra dago.


VELASCO JAUREGIA

Eraikin handi-handia Burgos kalearen eta Gasteizerako errepidearen arteko elkargunean dago kokatuta, eta hirian sartzeko beste ateetako bat egon zen bertan. Jatorrizko barrutiko harresiaren zati bat darabil.