Monumentu eta kultura ondarea II


Sagrada Familia elizaFAMILIA SANTUAREN ELIZA

Eraikin barrokoak oso-oso erretaula interesgarriak ditu. Foru plazak eta Burgos kaleak osatutako angeluan dago kokatuta. Jesuiten tenpluen handitasun bereizgarriarekin lotutako eraikina da.


Udaletxea UDALETXEA

Hiriko ipar-mendebaldeko izkinan dago kokatuta, Foru plazan bertan, hain zuzen ere. Ageri-agerikoa da elkarren ondoko bi eraikinak garai desberdinetakoak direla: batetik, antzinako harresiaren osagaia zen Erdi Aroko dorrea; eta, bestetik, eraikin barroko soila.


AduanaADUANA

Eraikin neoklasikoa Foru plazako mendebaldean dago kokatuta. Oinplano angeluzuzena eta barruko patioa ditu, baita zirkulazio gurutzatua eta hiru solairu ere. Manuel de Carrera arkitekto gipuzkoarrak eraiki zuen 1787. urtetik 1792. urtera, Karlos III.aren eta Karlos IV.aren erregealdietan, alegia.
Zerga-arloko zereginak garatzeko sortu zenez, barruko aldeko aduanak desagertzean zenbait xedetarako erabili zen: kuartela, eskola... Gaur egun, ordea, bainuetxe-hotela da, eraberritu eta zaharberritu ondoren.

Foruen Plaza FORU PLAZA

Ia-ia, hiribilduaren hasieran sortu zen, eta merkataritza-helburu argi-argiak zituen. Oso harrigarria da, ezohiko tamaina duelako eta perimetro osoa zeharkatzen duten arkupeak dituelako. Bi ezaugarri horiek, hain zuzen ere, ez dira batere arruntak Bizkaiko beste hiribildu batzuetan, eta plaza bera oso lagungarria da zenbait garaitako eraikinen aniztasuna bateratzeko orduan.


Antiguako amaren santutegia ANTIGUAKO ANDRA MARIAREN SANTUTEGIA

1639. urteaz geroztik hiriko zaindaria den Antiguako Andra Mariaren irudia dago bertan, eta, tradizioaren arabera, artzain batek aurkitu zuen masustondoaren gainean. Gaur egungo santutegia 1782an ireki zuten, aurreragokoa ordezkatzeko. Aurreko eraikin horretako portada zorrotz gotikoa arkupe errenazentistaren azpian dago kokatuta.


Txarlazoren monumentua TXARLAZOKO MONUMENTUA

Monumentuak lehen 100 urteak bete berri ditu, eta Espainian hormigoi armatuaren teknikaz eraikitako lehenengoetakoa izan zen. Hiriko zaindariaren omenezko monumentua da: Antiguako Andra Maria. Monumentuaren goiko aldearen inguruko begiratokiari esker, badugu Urduñako bailarak eratutako kubeta zabala miresterik.