Gaitzespena, barkamena eta omenaldiak

Urduñako Udalak gaitzetsi du, frankismoaren aurkako ideologia zuten pertsonak atxilotzeko Presoen Kontzentrazioa Esparrua eta Espetxe Zentrala 1937 eta 1941 urte artean ezartzea. Aldi berean, pairatu behar izan zituzten baldintza larriak atzera bota ditu, eta barkamena eskatu du gerra-presoak eta gatibuak hiriko mota guztietako obra publikoak egiteko esklabotzat erabiltzeagatik eta gatibuei esker etekin ekonomikoa ateratzeagatik.

Instituzio aitorpen historiko hau aho batez onartu zen (Bildu, EAJ-PNV eta Partidu Popularra) 2012ko ekainaren 31 Udalbatzan, Lau Haizetara Gogoan koordinatzaileak proposatuz.

Era berean, Urduñako udalak, beste gauza askoren artean 1936ko gerran eta ondorengo diktadura frankistan hiri honetan atxiloturik egon zirenen memoria berreskuratzeko konpromisoa hartu zuen. Hori dela eta 2012an eta 2013an Urduñako hiriak omenaldi bat egin zien esparruan eta espetxean gatibu egon zirenei eta hil zirenei, eta bi plaka jarri ziren bere omenez, bata hilerrian eta bestea Foru plazan.

Memoria historikoari buruzko adierazpen instituzionala (PDF 5,16MB)

  • Omenaldia eta barkamena