Ikur frankisten ezabapena

Urduñako Udalak kendu egin ditu 1936ko altxamendu militarraren, gerraren eta diktadura frankistaren goraipena egiten zuten udalerriko ikur guztiak.

Memoria historikoari buruzko legearen ezarpenaren ondorioz, Falangearen ikurra zuten Etxebizitza Ministerioraren 26 xafla kendu dira, udalerriko horrenbesteko atarietan. Horrez gain, Landata auzuneko etxebizitzetan jarrita zeuden bost pertsonen izenak ezereztu dira erregimenarekin lotura zutelako.

Halaber, kendu egin da 1938an Francoren armada Urduñara heldu zeneko lehen urteurrenean udaletxearen aurrealdean jarri zen imajina, eta garbitu egin dira Foru plazako arkupeetan irakur zitezkeen pintaden hondarrak.

Azkenik, Udalak estali egin ditu udalbatza aretoan dauden egurrezko zazpi aulkien bizkarraldean grabaturiko ikur frankistak.