Frankismoa kondenatzeko eguna

Urduñako udalak uztailaren 18ª erregimen frankista kondenatzeko eguna izendatu du, 1936 eta 1939ren artean frankismoaren ondorioak pairatu zituzten pertsona guztien oroimenez eta horren aurka eta askatasunaren alde borrokatu zuten guztien omenez.

Mozio hau udalbatzak 2011ko uztailaren 15ean onartu zuen, Ahaztuak 1936-1977 / Olvidad@s 1936-1977 elkarteak aurkeztu zuen Espainiako armadaren hainbat general egin zuten estatu kolpearen 75 urteurrena zela eta.

Aipatutako testuaren arabera, Francoren erregimena hastarazi zuen militarren matxinadaren ondorioz milaka pertsona erail ziren eta bere gorpuak bide bazterretan eta hilobi komunetan utzi zituzten. Beste milaka pertsona desagertu ziren edo fusilatu zituzten gezurretako epaiketen ostean. Mozioak dio Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan besterik ez 5.500 pertsona fusilatu ziren, 40.000 atxilotu ziren eta 150.000 erbesteratu ziren. Nafarroan 3.500 erailketa baino gehiago gertatu ziren. 

 Uztailaren 18a frankismoa gaitzesteko eguna izateko Osoko Bilkuraren akordioa PDF(1,36MB)

  • Lore eskaintza