Urduñako kontzentrazio esparrua

1937ko uztailetik 1939ko irailera frankisten agintari militarrak kontzentrazio esparru bat presoentzat jarri zuen Urduñan eta bertan 50.000 pertsona inguru egon ziren. Zentro honen xedea Francoren tropak egindako presoen giltzapetze prebentiboa, sailkapena eta berriro heztea da, batez ere Bizkaia, Aragoi eta Kataluniako frenteetan.
Hiriko erdi gunean zegoen, jesuiten lehengo ikastetxean eta 5.000 pertsonentzako edukiera zuen. Gatibuek, horietako batzuk gerrarekin zerikusia ez zutenak, tratu txarrak jasan zituzten, pilaketa, osasun falta, miseria, gosea, bortizkeria, beldurra, irainak eta zalantza. Horietaz gain, horietako batzuk esklabotzat erabili ziren hainbat obra publikoak eta pribatuak egiteko.

Zabalik egon zen 27 hilabetetan 24 heriotzat erregistratu ziren ofizialki, baina segur aski gehiago izan ziren. Hildakoaren bataz besteko profila zen 30 urteko kataluniarra, nekazaria eta birikietako gaixotasunaren eraginez hil zena. Hau guztiaren ondorioz 2012an Urduñako udalak gaitzetsi zuen, barkamena eskatu zuen gatibuei esker aberasteagatik eta bere memoria aldarrikatzeko, baita gure historiaren gertakari larri eta ezezagun hau ezagutarazteko konpromisoa hartu zuen.

Memoria historikoari buruzko adierazpen instituzionala (PDF 5,16MB)
  • Kontzentrazio esparrua
Kontzentrazio esparruko zigilua