Kokapena

Orduña

Urduña Bilbotik, Vitoria-Gasteiztik eta bertako aireportuetatik (Loiu eta Foronda) 40 km-ra dago, gutxi gorabehera. Bi hiriburuetarako errepide-komunikazioak onak dira, eta bidaiaren iraupena 30-40 minutukoa da.

Era berean, Urduña eta Bilbo 45 minutuan lotzen dituen aldiriko tren-zerbitzu bikaina ere badago, eta trenen maiztasuna ordu erdirokoa da, gutxi gorabehera.