ASTE
SANTUA
Urduñako Aste Santua hiriko ondare kulturalaren beste erakusgarri bat da, eta Kristoren Eskolari esker egiten da. Antzinako aurrekariak 1469. urtekoak dira, Frantziskotarren Ordenak Santa Marina baseliza ardurapean hartu zuenekoak, alegia.
Geroago, badakigu Gurutze Santuaren antzinako kofradia ere bazegoela eta bere gurtza nagusietakoa Ostiral Santuan egindako Gurutze Bidea zela. Izan ere, aldaketak aldaketa, gurtza horrek gaur egunera arte iraun du.
Hain zuzen ere, 1676ko maiatzaren 11n sortutako Kristoren Eskola Santuari zor diogu mendeetako prozesio-usadio horrek bizirik iraun izana. Bertan, gainera, Ostiral Santuko goizaldean egiten den Gurutzearen Prozesioa nabarmendu beharra dago.
OTXOMAIOKO JAIAK
Zaindariaren jaiak 1600. urteaz geroztik egiten dira hiriko eta bailarako zaindaria den Antiguako Andra Mariaren omenez. Apirilaren 29an hasten dira ekitaldi erlijiosoei hasiera ematean, eta maiatzaren 8a egun handia da. Dena dela, egun horren osteko hurrengo asteburura arte luzatzen dira jaiak.
Jaiotako giroa aparta dela esan beharra dago. Eskualdeko jai-egutegiari hasiera ematean, zaindariarentzako botoa berritzen da, eta, tokian tokiko korporazioaren bidez, hiriak maiatzaren 8an eskaintzen dio Antiguako santutegian bertan. Ekitaldi horren ostean, zezenketa egiten da egun horretan bertan, baita nekazaritzako zein abeltzaintzako azoka, herri-kirolak eta eskupilotako partidak ere.
Jaiotan, maiatzaren 9an, Entradillen herri-dantza ere garatzen da santutegian bertan, Arrastariako bizilagunek zaindariarentzako botoa berritzen dutenean. Era berean, Bihotza erretzen da jaietako azken egunean (egun horietan jaietako ikurra den txistulari ospetsua), eta askako bainuak 15 jai-egunei ematen die amaiera.
KOROAZIO
JAIAK
Iraileko lehenengo asteburuan egiten dira, eta, bertan, erraldoi zein buruhandien kontzentrazioa eta marmitako-lehiaketa nabarmentzen dira.