Biztanleria

Biztanleria

Urduña udalerriko biztanle kopurua 4.163koa da. Horietatik 2.121 gizonezkoak dira, eta 2.042, emakumezkoak. Udalbatzak onartu duen azken zifra-laburpena 2016ko urtarrilaren 1eko erreferentzia-datakoa da, eta horren arabera, atzerritarrak 179 lagun dira, biztanleen % 4,1, alegia. Maroko, Ekuador, Nigeria eta Aljeriako herriak dira europarrak ez diren biztanle gehien dituztenak. Urduñan, guztira, Europatik, Afrikatik, Amerikatik eta Asiatik etorritako 31 estatuetako pertsonak bizi gara elkarrekin. Urduñako populazioaren batezbesteko adina 44 urtekoa da.

Azken hogei urteotan Urduñako biztanleria % 6,17 hazi da. Biztanleen udal erroldatik harturako datuen arabera, Urduñak 257 pertsona irabazi ditu 1997 eta 2016 urteen arteko epean.

1977an Urduñak 3906 lagun zituen, eta 2016an, 4163. Azken bi hamarkadetan izan den gutxienezko biztanle kopurua 1999an izan zen, 3870 pertsonekin, baina mende berriarekin batera apurka-apurka biztanleak irabazten hasi ginen, 2011n 4259 izatera helduz. Ordutik hona Urduña populazioa galtzen ari da.

Urduñako biztanleriaren bilakaera 2017. urtera arte.

 

Biztanleriaren piramideak, 2016ko azaroak 18.
H (Gizonezko)
M (Emakume)
T (Guztira)