Batza administratiboak

Junta administratiboak Ruzabalgo Batzan, honako herrixka hauek daude elkartuta: Belandia, Lendoñogoiti, Lendoñobeiti eta Mendeika.
Ruzabalgo Batzari buruzko agiri antzinakoenak XV. mendekoak dira. Dena dela, XIII. mendeko agirietan ere aipatzen dira bertako herrixkak, eta, Erdi Aro osoan, igarobide ezin garrantzitsuagoa izan ziren Gaztelatik Aiarako bailarara eta kostaldera zihoazen bideen artean.

Batza honetako lau herrixken azalera 17 km koadro ingurukoa da, Urduñako udal-mugartearen erdia, alegia. Ibilbide hori egiten dugunean, zenbait garai eta estilotako elizak, dorretxeen aztarnak, baselizak eta Urduñako seme ohoretsuen jaiolekuak ikusi ahal izango ditugu, Salbada mendizerrako oinaldean kokatuta eta Aiarako bailarara begira dagoen edertasun zoragarriko ingurune naturalean, hain zuzen ere.