Albisteak

 
Abendua euskaraz eta ekitaldiz blai dator Urduñara. Abenduaren 3an, esaterako, Txantxariak ikuskizuna egongo da Foru Plazan 17:30ean. 19:00etan, berriz, "Euskararen argia" ekitaldia egingo dute, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu asmoz. Abenduaren 5ean, ostiralez, pintxopote euskalduna egingo dute. Ekitaldia Foru plazatik abiatuko da 19:30ean, eta kantujira batek lagunduko du Urduñako tabernetara giro euskalduna hedatzen. Haurren artean euskara sustatzeko gabonetako marrazki lehiaketa ere antolatu dute. Hala, Lehen Hezkuntzako ikasle guztieei zabaldu zaie parte-hartzea. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Kultur etxean egongo dira ikusgai abenduaren 15etik aurrera.