Albisteak

 
2015/2016 ikasturterako aurrematrikulazioak
Otsailaren 2tik 13ra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeetan sartzeko 2015/2016 ikasturterako aurrematrikulazio epea irekiko du.
Horregatik, urtero lez, "D bitamina: aberastu bere heziketa!" izeneko kanpaina abiarazi du Udalak. Kanpaina horri esker, familiek D hezkuntza-eredua (euskara hutsezko irakaskuntza) aukeratzearen aldeko arrazoiak batzen dituen eskuorri informatibo bat jasoko dute batetik, eta bestetik, Urduñan den hezkuntza-eskaintzaren inguruko informazioa, eta bai umeen altuera neurtzeko gailu bat ere.
D eredua da, aditu guztien esanetan, euskara / gaztelera elebitasun ofizialera iristeko hezkuntza-eredu egokiena.