Albisteak

 

Apiriletik aurrera Atezabalek, turismo eta informazio zerbitzua kudeatzen duen enpresak, produktu gastronomiko berriak jarriko ditu herritarren eskura modu erraz eta erakargarri batean. Hiru ildori erantzunez komertzializatuko dituzte loteak: "Berezitasun gastronomikoak"; "Dastaketa", txakolinei zuzendua; eta lote mixtoak. Ekintza honen bidez baloreetan sakontzeko puntu bilakatu nahi du turismo bulegoa Atezabalek, "Euskadi gastronomikoa" marka indartuz. Hala, produktu ekologiko hauek eskuratu ahalko dria (barraskiloak, arraultzak, mermeladak eta irasagarrak), Urduñako eta eskualdeko txakolina, txakolin ozpina, artisauen pastel eta trufak, gaztak (gaztazaharra eta Idiazabal) eta eskualdeko eztia. Horiei Euskadiko beste batzuk gehitu behar zaizkie, Añanako gatza, Baias garagardoa eta Eusko Labeleko oliba olioa kasu.