Albisteak

 

Apirilaren 27an eta 28an jarriko dira Kultur Etxean salgai maiatzaren 9an izango de haurren bazkarirako txartelak. Umeen egunean bazkaltzeko bonoak 27an 11:15etatik 13:15 arte eskuratu ahalko dira, eta 28an 17:00etatik 19:00etara. Menuaren baitan bokata, edaria eta postrea dago sartuta, eta 2.5€ balio du txartelak.

Atzoko gazteen eguneko bazkaria, berriz, Jubilatuen etxean egingo da eta txartelak 6€ balioko dute. Hauek eskuratzeko Jubilatuen etxeko tabernara jo beharko dute herritarrek.

Mugaldek antolatutako herri bazkariko txartelak, berriz, apirilaren 30etik aurrera egongo dira salgai tabernan bertan. Bazkaria maiatzaren 14an izango da Gernika plazan eta 11 euroko prezioa du.