Albisteak

 
Argibide gehiago (PDF 304KB) 

MIKROIPUIN LEHIAKETA

Udaleko Euskara arloak  mikroipuin lehiaketa antolatu du bosgarenez. Hauek dira oinarriak:

1. Edonork parte hartu dezake, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ditzake.
2.- Idazlanak. Euskaraz idatzitakoak, argitaragabeak eta beste edozein
lehiaketatan aurkeztu ez izanak izan beharko dute.
3.- Zer saritzen da? Hitz gutxitan asko esatea, originaltasuna, argiro
idaztea, umorea…
4.- Aurkezteko epea. Lanak aurkezteko azken eguna 2015eko ekainaren
5a izango da, (14:30era arte), Euskara Zerbitzuan.Batetik mikroipuinak aurkeztuko dira, euretan bestelako daturik agertu gabe. Bestetik, gutunazal itxi baten barruan, mikroipuinaren izenburua,kategoria, idazlearen izena eta harremanetarako telefono zenbaki bat idatziko dira. Gutun-azal horren kanpoaldean mikroipuinaren izenburua eta kategoria baino ez dira adierazi behar.
5.- Epaimahaia. Epaimahaiko kideen izenak sariketaren epaia ematen
den egunean jakinaraziko dira. Epaimahaiak, egoki baderitzo, saritu gabe
utzi ahal izango du lehiaketa, eta bere erabakia apelaezina izango da.
6.- Argitaratzea. Udalak saritutako obrak argitaratzeko eskubidea izango
du, egilearen izena aipatuz beti ere. Halaber, saritutako lanak zein
Udalak egoki deritzonak ere, Udalaren webgunean eskegiko dira.
7.- Lanen jabetza. Lehiaketara aurkeztutako lanak Udalaren esku geratuko
dira.
8.- Sariak eta Kategoriak:
A.- LHko 3. eta 4. mailak
B.- LHko 5. eta 6. mailak
D.- 12-16 urte bitartekoak
E.- 16 urtetik gorakoak
Irabazleek opari-txekeak, eskolarako materiala, jolasak, eta literatura
zein teknologia berriekin zerikusia duen material desberdina jasoko
dute.