Albisteak

 
2017an zehar Urduñako 70 familiei laguntza eskaini zien Urduñako Biltegiak arropa, altzariak, etxeko tresnak edota jostailuekin. Lan hori posible izan da jaso diren dohaintzei esker eta boluntarioen laguntzarekin. Bestetik, nabarmentzekoa da Europako zein Bizkaiko Elikagaien Bankutik 26 mila kg jaki jaso direla. Horiei esker beharra zuten tokiko 119 familia lagundu zaie, guztira 326 pertsona.